NORTZUK GARA


KOLDO ZUBIZARRETA
1974. urtean Oiartzunen jaioa, 1993an Gasteiza joan nintzen SHEE-IVEF ikastera eta bertan bizi naiz ordutik. Gaur egun Gasteizko oiartzuarra edo Oiartzungo gasteiztarra, nahi bezala.  2001. urtean Gasteizko Armentia Ikastolan lanean hasi eta bertan jarraitzen dut DBHko Gorputz Hezkuntzako irakasle bezala.
2002an Kubara lehen bizikleta-bidaia egin nuenetik urtero, unibertsitatean ezagututako lagunekin, udako oporretako bi hilabeteak munduko txoko desberdinak bizikletaz ezagutzen eman ditut.

AINHOA PEREZ DE NANCLARES
1983. urtean Gasteizen jaioa, Gizarte Hezkuntzako, Psikopedagogiako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak burututa Hezkuntza Bereziko irakasle bezala lan egiten dut gaur egun. 2006an Sulawesira (Indonesia) eginiko bizikleta-bidaian bat egin nuen bidaiari taldearekin eta ordutik urtero bidaiatu dut bizikletaz.

HODEI ZUBIZARRETA PEREZ DE NANCLARES
2019. urteko uztailean Gasteizen jaioa, hilabete gutxi nituela hasi nintzen bizikletaz bidaiatzen bizikleta-gurdian. Arabako bideetatik lehenengo eta Euskal Herriko txoko desberdinetatik beranduago. Nire lehen bizikleta-bidaia luzea Albanian egin nuen 2021eko udan eta ordutik nabil poliki-poliki mundua bizikletaz ezagutuz.

BIZIKLETAZ EGINIKO BIDAIAK
2002 Kuba
2003 Guatemala
2004 Laos
2005 Malawi
2006 Sulawesi (Indonesia)
2007 Tanzania
2008 Bolivia
2009 Tajikistan eta Kirgizistan
2010 Mozambique eta Zimbabwe
2011 Sri Lanka
2012 Karakorum Highway (Pakistan)
2012-2013 urtebeteko bidaia Asian zehar
2014 Indiako Himalaia
2015-2016 urtebeteko bidaia Hego Amerikan zehar
2017 Pamir mendilerrroa (Tajikistan eta Kirgizistan)
2018 Namibia
2021 Albania
2022 Kuba