LAGUNTZAILEAK

Gasteizko GAMA BIZIKLETA DENDA gure bidaietan laguntza oso garrantzizkoa da. Bizikletak bikain jartzen dizkigute bidaia guztien aurretik eta ondoren. Mekanika aldetik ezin-hobe eta edozein material lortzeko garaian beti laguntzeko prest. Hego Amerikako bidaiarako bizikleta berriak beraien laguntzaz eskuratu ditugu. Alemaniatik ekarri dizkigute gure FAHRRAD MANUFAKTUR bizikletak. Hemen topa ditzakezue:

BIDE SPORTen eskutik Hego Amerikako bidaiarako KALAS arropa eskuratu dugu. Txekiar Errepublikako arropa marka honek Txekian bertan egiten ditu arropa guztiak. Prezio-kalitate oso onean eskaintza zabala aurkitu dezakezue:                 www.kalas.es